Taldeendako
tailer anitzak

NON EMATEN DITUGU GURE TAILERRAK?

Harramena Jubiloteka Urdazubi, Zugarramurdi eta Baztanen ematen ditu bere tailerrak:

HERRIA

EGUNA

ORDUA

TOKIA

Urdazubi Astelehen eta asteazkena 16:00-19:00 Gizarte-zentroa
Zugarramurdi Astelehen eta asteazkena 16:00-19:00 Gizarte-zentroa
Elizondo Asteazkena 16:00-19:00 Arizkunenea
Erratzu Ortzeguna 16:00-19:00 Lixutegia
Arizkun Asteartea 16:00-19:00 Medikuaren etxea

JARDUERA ETA TAILERRAK

Zeinbat ekitaldiendako Udaletxe eta Osasun Zentruko profesionalen laguntza izaten dugu: erizainak, medikuak, gizarte-langileak etab.

JARDUEREN DESKRIBAPENA

HITZALDIAK - SOLASALDIAK - ELKARRIZKETAK - TALDE DINAMIKAK

Saio guztiak pertsonen arteko bilgunean hasten dira, infusio baten lagundurik 45 minutuko lagun hizketaldi batean erabiltzaileek bertzeekin konpartitu nahi duten edo guk proposatutako gai bati buruz aritzen gara.

Saio hauetan elkarren arteko komunikazioa eta jarrera, sentimendu eta pentsamenduen hausnarketa sustatzen dira.

GAIAK

  • Informazioa eta aktualitatea: gure herria.
  • Niri ere pasatzen zait.
  • Teknologia berriak.
  • Elikadura.
  • Osasuna.
  • Prebentzioa eta informazioa.
  • Psikologia.
  • Memoria.
  • Politika, erligioa, gizartea...
  • Aisialdia: ibilaldiak, bisita kulturalak, bazkariak, karaokea, bingoa etab.

ARIKETA FISIKOAK

Ariketa fisikoen saioa (20 min) erabiltzaileen buruko eta gorputz jarduera onean mantentzeko.

HELBURU OROKORRAK

  • Egoera fisiko orokorra ongi mantentzea.
  • Autonomia mantentzea.
  • Konplikazioen prebentzioa.

HELBURU ZEHATZAK

  • Koordinazioa / erritmoa
  • Indarra
  • Mugikortasun arkoak
  • Ekilibrioa eta martxa
  • Lateralitatea
  • Orientazio espaziala
  • Gorputz eskema eta motrizitate fina

ESKULANAK

Plastika eta izaera artistikoen jarduera tailerrak, birziklatutako materiala, mandalak, collage lantzen ditugu bakoitzaren kreatibitatea garatzeko taldeak lagundurik.

DIBERTIMENDUZKO JOKOAK

Joku eta musika ekintzak josteta-jarduera eta banakako zein taldeko gozamena lantzeko. Baita ere eskualdeko musikariak etorri dira beraien errepertorioa eskainiz eta bide batez kantak ikasten.

EZOHIKO JARDUERAK

Ateratzeak, bisita kulturalak, bazkariak, merenduak...adib

  • Amaiurko monumentua.
  • Elizondoko merkatua.
  • Elbeteko ostatuan bazkaria eta gero kartetan aritzea.

Gaiak

  • Elikadura
  • Osasuna
  • Prebrentzio eta informazioa
  • Psikologia
  • Memoria
  • Politika, erlijioa, gizartea...

Aisialdia

  • Ateratzeak
  • Bisita kulturalak
  • Bazkariak
  • Karaokea
  • Bingoa etab.
Furgoneta de 9 pax

Etxera eraman-ekartzea

Gure furgonetari esker eta prezio oso onean jendea heuren etxeetan bildu eta eramaten ditugu herrian nahiz mendian bizi.

TOP