AURKEZPENA

Gure talde profesionala Amaia Iriondo (kudeatzaile eta animazio sozio-kulturala) eta Edurne Garrok (gizarte-langilea) osatzen dute.

NON GAUDE?

Nafarroako iparraldean. Gure lan eremuak Baztan bailara eta Urdazubi eta Zugarramurdiko herriak dira nagusiki.

NOR GARA

HARREMANA Jubiloteka, zahartze aktiboa

Gure zonaldeko errealitatea aztertuta, adineko jenderentzako eta behar bereziak dituzten pertsonentzako arreta eta akonpainamendu zerbitzuen falta dagoela ikusi dugu. Hortaz, kolektibo honentzako elkargune bat sortzeko beharra sentitu dugu.

Proiektuaren helburu orokorra pertsona heldu eta/edo behar bereziak dituztenei eta hauen familiei beren oinarrizko beharrak asetzen laguntzea da. Horretarako, kolektibo honek egunerokoan bizi den gizartearekin dituen harremanak bultzatu nahi dira, eta behar diren laguntzak emango dira beraien bizi kalitatea hobetzeko eta ahal den neurrian instituzio batean sartu behar ez izateko. Bereziki harremanak mantendu eta bultzatzean lan egin nahi dugu, izan ere, badakigu adinak eta gaixotasunak bakardade, isolamendu eta sufrimendu egoerak sortzen dituela, eta ez du inork hori nahi ez bere buruarentzat ez bere hurbileko jendearentzat.

Pertsona helduak eta/edo behar bereziak dituzten pertsonak (gehienez ere 15 pertsonako 2 talde, etorkizunean handitzeko aukerarekin).

Gure zonaldeko errealitatea aztertuta, adineko jenderentzako eta behar bereziak dituzten pertsonentzako arreta eta akonpainamendu zerbitzuen falta dagoela ikusi dugu. Hortaz, kolektibo honentzako elkargune bat sortzeko beharra sentitu dugu.

Eskerrak

2014eko irailetik Urdazubi eta Zugarramurdiko Udaletara proiektua aurkeztu ondoren, hasi ginen lanean geroxeago zehaztuko ditugun zerbitzuak eskaintzen. Denbora horretan aldaketak, egokitzeak, murrizketak…eragin dizkiguten zailtasunak aurkitu ditugu. Bide batez 2015eko Apirilean, ezusteko atsegina izan genuen Udalbiltzak gure proiektua aukeratu baitzuen “ Euskal Pirineotan lan eta bizi “ laguntza programa barruan sartzeko, 5.000 euroko diru laguntza ematen.

9 PLAZAKO FURGONETA
Etxeetara eraman-ekartzea

Gure furgonetari esker eta prezio oso onean jendea heuren etxeetan bildu eta eramaten ditugu herrian nahiz mendian bizi.

HELBURUAK

A) Helburu orokorrak

  1. Proiektuaren helburu orokorra pertsona heldu eta/edo behar bereziak dituztenei eta hauen familiei beren oinarrizko beharrak asetzen laguntzea da. Horretarako, kolektibo honek egunerokoan bizi den gizartearekin dituen harremanak bultzatu nahi dira, eta behar diren laguntzak emango dira beraien bizi kalitatea hobetzeko eta ahal den neurrian instituzio batean sartu behar ez izateko. Bereziki harremanak mantendu eta bultzatzean lan egin nahi dugu, izan ere, badakigu adinak eta gaixotasunak bakardade, isolamendu eta sufrimendu egoerak sortzen dituela, eta ez du inork hori nahi ez bere buruarentzat ez bere hurbileko jendearentzat.
    Horregatik, arreta, sostengu eta akonpainamendu gune bat sortu nahi dugu, bertara datorren jendeak bizi kalitatea mantendu eta hobetu dezan. Aldi berean, taldean eta jende gehiagorekin egoteko aukera egongo da, eta autonomia pertsonal eta sozialeko gaitasunak garatzea ahalbidetuko da.

  2. Proiektuak pertsonek behar dituzten beharrak asetzea bultzatuko du, eta horretarako ahalik eta gehien indartuko da zonaldean dauden baliabide komunitarioen erabilera: eskola, museoa, elkarte gastronomikoak… Gainera, gure herri eta inguruetan antolatzen diren ekitaldi eta jardueretan parte hartzea sustatuko da. Kolektibo honek bere inguru sozialen parte hartzea onuragarria izango da ez bakarrik beraientzat, baizik eta gizarte guztiarentzat, izan ere, guztiok ikasi dezakegu elkarrengandik, adibidez, belaunaldi bakoitzaren esperientziak merezi duen onarpena eta errespetua.
    Hortaz gain, denbora librerako aktibitate berriak proposatu nahi ditugu. Jarduera hauekin ilusioa eta motibazioa piztu nahi ditugu, eta pertsona hauen ohizko harreman sareaz gain (gehienetan familia eremura mugatzen dena), laguntasun harreman berriak bultzatuko dira.

B) Helburu zahatzak

  1. Pertsona hauek autonomia pertsonalean eta adaptazio sozialean ahalik eta independentzia handiena lortzea, beti ere bakoitzaren ezaugarri indibidualak kontutan hartuz.
  2. Eguneroko jarduerak baliatzea ikasketa prozesu gisa.
  3. Bizi diren inguruan aktiboki parte hartzeko behar diren gaitasun sozialak lortzea.

 

TOP